ziztadak2012 – 0h52 - Zuzendaritza/Réalisation : Oriol Andrés, Carlos Castro
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin / En basque sous-titré en français
15/12/2012 - 17h30 – TTattola gaztetxea
Prezioa/Tarif : 3€

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta Euskal herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde.

Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizin eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko.

Ondotik, debatea Iñaki Otamendirekin, Bidea Helburuko kidea.

 

Le film rassemble une sélection d’événements et de points de vue réels, et veut promouvoir la réflexion sur le Pays Basque, pour un changement qui a pour but la paix, la non-violence active, la participation citoyenne, les droits de l’homme, la liberté et la justice sociale.

Des premières ikastola crées illégalement dans des maisons jusqu’à Kukutza. De l’opposition pacifique à Lemoiz jusqu’aux Démo. Du choix du dialogue jusqu’à la création en Pays Basque Nord de Laborantza Ganbara. Les protagonistes de ces mouvements ainsi que bien d’autres reviennent sur les lieux mémorables de leurs revendications, afin d'en parler et de réfléchir sur la force et la valeur de la non-violence.

Projection suivie d'un débat avec Iñaki Otamendi, membre de Bidea Helburuko.