teleria_content

19an, larunbatarekin / Samedi 19 – Eihartzean - 9:30 - 12:30 – Master class Urririk / Gratuit

Gidoigintzari buruzko formakuntza Patxo Telleriarekin. Zinemagintzan eta antzerkian aktore eta zuzendaria denak, 3 oreneko saio parte hartzailea emanen du. Harek idatzitako Bypass filmaren pasarte batzuei esker kontzeptutik praktikara eramanen gaitu. Gidoi baten informazio banaketa, paradigma, konfliktoa, espazio/denboraren erabilera, elkarrizketak, irudia eta hitzaren arteko oreka aztertuko ditugu. Kasu ! Parte hartze murriztua (8 pertsona), heldu guziei idekia. Izena eman azaroaren 11 aitzin: zinegin@gmail.com / 0685574735

Ez huts egin! 17an ostegunarekin, Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen Bypass filma ikusten ahalko duzu festibalaren ate idekitzeen karietara.

Une formation sur la scénarisation Avec Patxo Telleria. Acteur et réalisateur au cinéma et au théâtre, il nous proposera un atelier participatif. Du concept à la pratique, nous nous baserons sur des passages de son long métrage Bypass afin d’analyser la distribution d’informations dans un scénario, le paradigme, le conflit, l’utilisation de l’espace/temps, les dialogues, l’équilibre entre l’image et le mot… Attention ! Places limitées (8 personnes), pour tout public adulte. Inscription avant le 11 novembre: zinegin@gmail.com / 0685574735.

À ne pas manquer ! Le jeudi 17, venez découvrir le film Bypass que Patxo Telleria a écrit et réalisé.