2019/11/18ko Eguneraketa :

4 izen emate eta 3 bideo itzuliak izan zaizkigu!

Larunbat gauan Ttattola gaztetxean gau absurdoa filma hauekin bukatu dugu, gauerdi inguru.

Milesker 4 taldeer eta larunbat arte!

 

 

KliKlap : Film labur express lehiaketa

Kliklap azaroaren 15etik azaroaren 17ra gertatuko den film labur express lehiaketa da.

Lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Azaroaren 15ean, 19:00etan gaia aurkeztuko da eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izango dira. Azaroaren 17an, 19:00etan lanak aurkezteko epea bukatuko da.

Film laburrak Zinegin festibalaren kari proiektatuak izanen dira azaroaren 23an, TTattola gaztetxean, gauerditik goiti.

Radiokulturaren emankizuna KliKlapi buruz.

 


Sariak:

 

1/ Camara Baionako argazki tresna eta zerbitzu dendarentzat, 500€-ko bonoa.

 

2/ Hazparneko Kompa Euskalfon informatika/telefonia dendarentzat, 300€-ko bonoa.

 

3/ Mubi film plataformarentzat urte bateko harpidetza eskainia.

 

 

 

+Parte hartzaileen artean banatuak izanen direnak :

 

Zinema-gela desberdinentzat sarrerak

 

The Roof eskalada murrurako sarrerak

Xuriatea ostatuan pizzak

 

 

 

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, araudia hemen deskarga dezakezu :

ARAUDIA_KLIKLAP_2019

Anima zaitez eta eman zure izena Google forms honen bidez !